Zeraren zera

Erabiltzailearen aurpegia

Ohol zuriaren gainean puntu bat pausatu zen. Ikusle bi gerturatu ziren. Lehenak, lehen begiradan, puntu bat ikusi zuen. Baina pixkanaka, ikusitako hura behatu eta aztertu ostean, interpretaziorik ausartena eraiki zuen.

Iraganera begiratu zuen, etorkizunera, eta begirada batean sinple zen hura korapilatsu bihurtu zen. Hura, zeraren zera bilakatu zen. Bigarren ikusleak, ordea, puntu bat ikusi zuen; eta bigarren begiradan ere, puntu bera topatu zuen hasierako leku berean. Lehena txunditurik zegoen zeraren zerarekin. Bigarrenak, aldiz, hura ikusi orduko, bira erdia eman eta bere bideari ekin zion. Bi ikusle, lau begi eta bi begirada. Konplexutasunaren eta praktikotasunaren begirada, bizitzeko bi modu, eta elkar ulertzearen zailtasuna. Begirada ezberdinez osatutako harremanen enigma.

«Bi ikusle, lau begi eta bi begirada. bi modu bizitzeko»

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun