Koherente ni?

Erabiltzailearen aurpegia

Koherentea izatea garrantzitsua omen da. Tamalgarria bezain etsigarria. Energia kontsumo etengabea, ondoriorik gabeko  kontsumo doakoa. Ez al da hankagora ibiltzearen parekoa? Nola izan koherente nor garen jakin ezean? Nor naiz ni? Nor zara zu? Beharbada ideologiak definitzen zaitu, edo sarritan ikusten duzun taldetxo-pertsona horrek.

Gure izatea opakua da, laino baten atzean bizi da ezkutaturik. Lainoa uxatu ezean ezin dugu atzean dagoen horri buruzko zantzurik izan. Ate lodi bat da, ate pisutsu bat, eta giltza behar da ate hori irekitzeko. Galderaren giltza, hausnarketaren giltza, zalantzaren giltza. Ausardiaz, baina umiltasunez ireki behar da atea atzean dagoen horri aurpegira begiratu ahal izateko. Epai sozial horiei guztiei aurre egiteko, besteek nahi duten modura ez bizitzeko. Eta orduan, agian, hasiko gara koherentzia ulertzen. Galdutako borroka hori ez borrokatzen, gutxiago sufritzen.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun