Gu gara memoria

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Pasatu berri da urriaren 12a, batzuentzat «Hispanitate Eguna» da, «Colonek Amerika deskubritu zuen egun handia», eta, beraz, egutegi gregorianoaren arabera, Espainiar Estatuan jaieguna; beste batzuentzat, berriz, Abya Yalako (Latinoamerika kontzeptuaren jatorrizko izena) herrikideen eta lurraldearen ustiaketa, inbasioa eta sarraskia irudikatzen duen eguna da, «Erresistentzia Eguna» deiturikoa. Argi dago, batean zein bestean, desberdin ulertzen dira, nola historia, hala memoria.  Hori ez da kontu berria, baina zein da gure historia?

Martxoaren 8ko kolosalaz

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Lehen kolaborazio honetan, gure herrian nahiz munduan martxoaren lehen astean izandako kolosalaz hitz egin nahiko nuke, hots, martxoaren zortziaz. Askok eta askok geure buruei, nola ingurukoei egin diegun galderetako bat erantzuten ahaleginduko naiz, edo, behintzat, nire erantzunak ematen. Zerk eragin zuen hainbeste emakumeok- adinduek, gazteek, beltzek, elbarriek, pentsiodunek, langabetuek, etxeko langileek...- kaleak hartu izana?