Laida Pilota sorkuntza aurkeztuko dute Larrekon uztailaren 13an

  Gizartea  Xareta  Senpere

Laida Pilota sorkuntza aurkeztuko dute Larrekon uztailaren 13an

Pilota kulturako oinarri gisan erakutsi nahi izan du Pier Pol Berzaitz sortzaileak

Pier-Pol Berzaitz muskildiarraren bederatzigarren sorkuntza dugu Laida Pilota, pastoralak aipatu gabe. Izenak iradokitzen duen bezala, pilota da aipagai nagusia, eta berriki egutarazi dute Senpereko Larreko gelan emanen dutela. Badira bi urte nahikaria piztu zaionetik, Donapaleun zela bere aspaldiko adiskidearekin Jean Pierre Goiti,  Erecart Inztitutoko lehendakaria (Laborantxa eta laborantxari lotutako gaien eskola) eta pilotari ona izana.