Altxorraren bila

Erabiltzailearen aurpegia

Temati ari zen Robot, zakurra, usnaka eta usnaka harrizko pareta bateko zuloan. Hori ikusita, harengana hurbildu zen Marcel, lagun kaninoa zerk aztoratu zuen jakiteko asmoz. Han egonen ote zen herrian bolo-bolo zebilen altxorra? Badaezpada, zuloa ahal modura ireki eta begiratzera sartu zen.

Istorio horixe kontatzen dute Lascaux II leize-erreplikako bisita gidatuetan, halaxe aurkitu baitzituen Marcel Ravidat gazteak duela 20.000 urteko labar-pinturak. 1940ko udan izan zen hori, Okzitaniako Montignac herrian, eta, egun, munduko ondaretzat ditu UNESCOk margolan haiek.
Orain dela guti faksimilea ikusteko parada izan nuen, eta, egia erran, bertako irudiek adina txunditu ninduen aurkikuntzaren pasadizoak. Izan ere, diru, urre, bitxi edo halakoak datozkigu gogora altxorretan pentsatzen dugularik, baina horma zahar haietako pintura xumeek hutsaren hurrengo bihurtzen dute edozein eltze-urre preziatu.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun