Isiltasunaren solasa

Erabiltzailearen aurpegia

«Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?» kantatzen digu Laboak Gure hitzak abestian. Galdera pixko bat aldatuko dut: zer aditzen du isiltzen denak isiltzen denean? Erantzunak aisa ematen du; ixo eta aditu:


Tik-tak, tik-tak, zirt-zart, klik, klik, brrr, brrr... Horiek dira isiltasunaren soinuak gure etxe barrenean: erlojuaren pendulua, sugarren txinparta biziak, ordenagailuko teklak eta mugikorra.
Karrak, karrak, ttur-ttur, po-po... Bertze horiek leihoaren bertzaldean aditzen direnak: bele baten karranka, hurbileko baserri bateko solasaldia eta Ibardingo errepidetik goiti joaki den autoa.
Orain, ixo berriz, eta aditu, baina barne-barnean aditu: hortxe dugu, isiltzen garenean erraten duguna da. Hori, ordea, ez da hain aise antzematen, garrantzitsua bezain bazter utzia baita, aunitzetan, entzungor egina. Baina gure baitako nahi isilak dira, urte hasi berrirako helburuen zerrendan gehitu beharrekoak.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun