Haziera eta heziera ekologikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Haziera eta heziera ekologikoa

'Ekologia' Konplexutasunaren Paradigmaren baitan dagoen kontzeptu sistemikoa da. Gizakion arteko harremanak eta gure harramana lur planetarekin ikuspegi interkonektatu batetik ulertzera eraman gaitu.

Ekologiaren Paradigma esparru guztietara heltzen ari da: sostengarritasuna aldarrikatzen duten ekonomia eredu alternatiboak, energia berriztagarriak, elikadura biologiko osasungarria, kontsumo etikoa, bioaniztasuna eta ingurumenaren zaintza, osasunaren eredu biologikoaren aldeko medikuntza… Eta baita haziera eta hezkuntza eredu ekologikoa errespetatuz bizi nahi duten guraso edota eskola proiektuak ere.

Gurasotasun kontzientea
Gurasotasuna kontzientzia gehiagorekin bizitzeko saiakeran diharduten familiak ugaritzen ari dira. Helduok erabilitako hitzek, ekintzek eta jarrerek haurrengan duten eraginaz konturatzen hasiak gara. Belaunaldiz belaunaldi hazi eta hezi izan garen komunikazioaren eredu autoritarista zalantzan jarri eta haurrarekin beste eredu komunikatibo bat sortzeko erronka daukagu. Haurrei beharrezkoa duten askatasuna aitortu eta mugak modu emozional orekatu eta lasaiago batean jarri nahi duten gurasoak dira.

Ekologiaren paradigma esparru guztietara heltzen ari da

Hezkuntza demokratikoa
Eskola demokratikoen ardatza haurraren ongizate integrala da. Haur bakoitzak bere interes eta jakin-mina modu indibidualizatu batean garatu ahal izateko sortuak daude hainbat eskola espazio zein material. Inork ez ditu ikasten une berean gauzak berdinak. Ezta modu berean ere. Pedagogia honetan amankomukeko ezaugarri batzuk aipa daitezke: ez dago orduz orduko ikasgaien antolaketarik, ezta azterketarik ere eta haur eta gazteek beraien ikasketa prozesuaren diseinatzaileak bihurtzen dira, hau da, beraien ikasketaren jabe.
Hezkuntza libertarioaren baitan hainbat eredu daude, batzuk eskola kontzeptua zalantzan jartzen dute, esaterako: unschooling eta homeschoolinga. Eskola insitituziotik kanpo dauden ikaskuntza autonomoaren esperientziak dira (Illich, Holt).
Gaur egun Bortzirietako eskola txiki batzuetan eredu hauetan inspiratuak dauden iniziatiba berrien hastapenak ditugu: konfidantzaren pedagogia, Montessori eredua, yoga eta arte adierazpen pedagogikoak, besteak beste.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun