Antzerkiaren hazia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Harritik hazia antzezlanak bi urte bete ditu. Bertze izen batekin jaio zen 2016ko udaberrian, oroimen historikoaren gaia herri-antzerkiaren bidez lantzeko proposamena bertzerik ez zenean. Ordutik orain arte, gauza aunitz gertatu dira, eta jendearen aitzinean bortz aldiz eman da: hirutan, Berako Kultur Etxean, joan den urteko uztailean; behin, Atarrabian, aurtengo maiatzaren 25ean; eta hondarreko saioa Arantzan, ekainaren 2an. Zer eta nola egin den eta zer arrasto utzi duen pentsatzeko tenorea da.