Malerrekako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Programak - Eskuorria

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua zerbitzu publiko eta komunitarioa da, babes sozialekoa. Helburua Mankomunitatea osatzen duten herrietako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da, begirada prebentzioan jarriz eta pertsonen behar eta arazoak bideratzen laguntzeko neurriak jarriz.

Atxikita dagoen eskorrian, Malerrekako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean garatzen diren lau programa nagusien inguruko informazioa ageri da.

1) Gizarte harrera eta orientazio Programa.

2) Familia eta Adin txikikoen Programa.

3) Autonomia pertsonala sustatu eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta Programa.

4) Gizarteratze Programa.

 

Edozein zalantzetarako, ondorengo telefonora deitu dezakezue: 948 45 17 46
Edota posta elektronikora idatzi dezakezue: ssbdoneztebe@malerreka.infolocal.org

Gure egoitza ondorengo helbidean dago kokatua: Zazpigurutze, 2 behea - 31740 DONEZTEBE

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun