Valentina uztailaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia

Testu hau idazten ari naizen egunean, Valentina Tereshkovak espaziora bidaiatu zuen, 1963ko ekainaren 16an izan zen. 70 orduko hegaldia egin zuen eta 48 itzuli eman zizkion Lurrari. Espaziora bidaiatu zuen lehen emakumea izan zen.

Testu hau irakurtzen ari zaretela, gero eta gutxiago faltako da Lesakako sanferminetarako. Oraindik, zubi gainera ez da  emakumerik igo uztailaren 7an. Urteak daramatzagu batzuk momentu horren esperoan; urteak daramatzate bizpahiru neskek ezpata-dantzarien taldean entseatzen. Ohiko prozedura jarraitu dute: entseguetara joan, naturaltasuna izan baita bilatzen dutena, ez dute zalapartarik sortu nahi. Soilik beraien ametsa bete nahi dute, ezpata-dantzariak izan eta Zubigainekoa dantzatu, bertze mutil aunitzek bezala, ez du misterio handirik.
Oxala, uztailaren 7an, Valentina bat Onineko petrilean ikusiko bagenu dantzan eta herriak ere naturaltasunez hartuko balu.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun