Maitasun kontuak

Erabiltzailearen aurpegia

Nor maite duzu gehiago? Aita edo ama? Galdera ergel hori etorri zitzaidan burura aspaldixko egunkari batean agertu zen testu bat irakurri ondotik.

Ea, maitasuna nola neurtzen da? Kiloka? Litroka? Metroka? Edo beharbada, bihotzaren kontua bada, elektrokardiograma bat eginez? Nola jakiten da pertsona bat bertzea baino gehiago maitatzen dela?

«Maitatze afera ez da kantitate kontua, kalitate kontua baizik»


Ba, aipatutako testu hartan bertze neurketa hau planteatzen zen: ONGI maitatzea, edo GAIZKI maitatzea.
Eta begira adibide hauekin zeinen ongi konprenitzen den hori: Ongi maitatzea ZAINTZEA da, baino ito gabe. Ongi maitatzea ONARTZEA da eta ez bertze persona aldaraztea edo idealizatzea. Ongi maitatzea bertzearekin KRITIKOA izatea da baino epaitu gabe. Ongi maitatzea MOTIBATZEA da eta ez eskasa dela sentiaraztea… Beraz, maitatze afera ez da kantitate kontua, kalitate kontua baizik.
Eta zuk, nola maitatzen duzu?

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun