Naturarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia

Urtarrila xukia, urte gosetia. Hala zioten gure aitzinekoek. Lurra eta zeruari begira bizi ziren gure aitatxi-amatxiek.

Beraiek ederki sofritzen zituzten neguko hotza, euria eta elurra, ez baitzuten guk ditugun kalefakzio, arropa goxo, goretex oinetako edo euritako zamarrik. Baina hala ere, ongi bazekiten hotza, euria eta elurra behar-beharrezkoak zirela naturak bere bizitza 'naturala' behar den bezala egiteko. Euria beharrezkoa da errekak betetzeko. Hotzak (eta hormak) mamurru, euli beltzak, harrak eta halakoak kasatzen ditu. Eta elurrak lur-azpiko iturriak hornitzen ditu.
Gaur egun ez gara naturarekin bat bizi. Gure ingurua asfalto, zementu eta breazkoa da batez ere, eta mendirat hurbiltzen garenean, uste dugu Disneyland batean gaudela, bazter eder horiek bakarrik gure disfruterakoz direla. Ez gara konturatzen  natura bizirik dagoen zerbait dela, eta ondorioz, bere beharrak ere badituela, horien artean, euria, hotza eta elurra. Beraz, ongi etorriak neguko euri, hotza eta elurra!

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun