erran.eus

Ama batek zioena

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ama batek kontatua: ortzirale gau batez, ostatu batean izandako borroka bategatik, bere semea (eta bertze batzuk) preso eraman zituzten. Ama honek kontatu zuen bere semeak urte eta erdi daramatzala preso. Preso dagoela etxetik 400 kilometrotara. Preso dagoela eta 20 eta 40 urte bitarteko kartzela eskatzen diotela!
Zer gertatu zen  gazte hauei halako tratu gogorra emateko?, Zer pasatu zen borroka hartan? Zein kalte haundi izan ziren?

Ba kaltetu bakarra bertze mutiko bat izan zen, zango-lepoa bihurtu baitzuen, bertzerik ez. Afera da gisa horretako 6.900 delitu izan zirela urte hartan (2016an), baina horietatik guztietatik hau izan dela presondegira eraman eta hainbertze urtetako kartzela zigorra eskatu duten bakarra. Zergatik ? Ba borroka hartan kaltetutakoa guardia zibil bat izan zelako.
Gertakari hau injustizia bat dela bistan da, eta orain eskatzen dena epaiketa bederen justua izatea da. Gazte hauek Altsasukoak dira eta beraiei atxikimendua erakusteko, apirilaren 14rako manifestazioa antolatua dago Iruñean.
Ama hark zioena adituz, oilo-larrua jarri zitzaidan, konturatu bainintzen zein erraza den edozein familiatan halako zerbait gertatzea. Beharrezkoa da atxikimendua erakustea.  Ez dute aunitz eskatzen: justizia bertzerik ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa