erran.eus

Euskal safariak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Batzuk Afrika alderat gaten dire emozione bereziak bizitzera eta animalia bitxiak ezagu­tzera (lehoiak, jirafak, elefanteak …). 

Ba, hain urrun gan gabe, guk ere hemen berean, esperientzia pulit batzuk bizitzeko aukera ere badugu: udazkenean zerura begiratu eta, uso banda bat pasatzen ikustea baino politagorik ote da? 
Edo Bidasoko presetan adi-adi egon eta izokinak salto egiten ikustea, ah ze adrenalina txutea!
Edo Bertizko parkera gau batez gan, eta menditik jau­tsi diren oreinak hurbil-hurbiletik ikustea. 
Edo neguko egunen batean mendirat gan, putzuak bilatu, eta han igelek jarri dituzten mahats-pikor itxurako arrautzeak ikustea. Eta zailago eta emozionanteagoa oraindik: mahats-pikor arrautze hoien artean, hainbat igel ikustea, itzuli eta buelta eta salto eta zuri begira adi-adi gelditzen direla!
Erne ibiliz gero, badira  gure inguruan safariak bezain interesgarriak diren ibilaldiak. Eta merke-merkeak gero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa