Nork zainduko ditu?

Erabiltzailearen aurpegia Josebiñe Agirre Soto 2020ko uzt. 16a, 12:00

Duela gutxi arte debekatua zitzaigun Zugarramurditik Sarara, Beratik Irunera pasatzea. Uda hasi da eta debekuok desagertu. Baina turistei ezingo zaie alde guzietan ate zabal irekiekin egin ongietorria.

Aragoiko zenbait eskualde bigarren fasera itzuli dira, birusaren berragertzeak direla medio. Kasuen %40a fruta eta hiltegi enpresetako langile migratzaile sasoilarien artean agertu dira. Sasoilari migratzaile hauen gehiengoak kalean, edo etxebizitza ziztrinetan hamarnaka pilaturik pasa ditu martxotik maiatzerako ordu luzeak. Asko errepikatu da koronabirusarena pandemia MUNDIALA dela eta italiar zein nigeriar, aberats zein pobre, inor ez dela immune. Baina Donibane Lohizunen jendeak deus gertatu ez balitz bezala paseatzen du, eta bitartean Aragoiko langile migratzaile pobreenek pairatzen dute Covid-19a. Paperik gabeak eta hizkuntza zailtasunekin, bakarrik eta pobre, nork zainduko ditu?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun