Maputxeak eta euskaldunak

Erabiltzailearen aurpegia

Abenduaren 5az geroztik, Paris (eta Frantzia) greba orokorrak blokeatua du. Macronen gobernuak aplikatu nahi duen pentsioen erreformaren kontra antolatu dira metroko, treneko, funtzio publikoko eta pribatuko langileak, jaka horiak eta ikasleak. Erreforma lotsagabekeria hutsa da, egunero esplotatuago eta nekatuago etxera itzultzen diren langile guziei zuzendu iraina.

Eta niri, Espainiar Gobernua zuzentzeko osatu koalizio «progresista» ekarri dit burura. Kataluniako mugimendu independentistaren aurka eraman politika errepresibo eta nazionalista, eskuinaren igoeraren beldurrean oinarritutako kanpaina eta «ongizate progresistaren» izenean, motxila austriarra eta Calviño aurkezten dituen gobernu proiektu bera. Bolibia, Hong Kong, Libano, Iran, Irak oroitarazten dizkit abenduaren 5ak. Eta Txile. Eta guk Txilen bezala egin beharko dugulakoan nago, maputxeak gobernuaren kontrako eta etorkizun hobearen aldeko borrokaren sinbolo direlako: ez al da ba hori gure rola?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun