erran.eus

Intsumisioa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Denbora ziztu bizian joan da eta badira 17 urte Espainiako Estatuak nahitaezko zerbitzu militarra kendu zuela.  Orain dela aste batzuk Iruñeko Udalak militarismoaren kontrako mugimendu hura onetsi zuen eta kartzela zaharra zegoen lekuan harrizko eskulan bat ezarri du, garaipen hura oroitarazteko.  Ez dakit beharrezko soldaduska kendu zuten bertze herrialdetan gurean bezalako iskanbilarik izan zuten, baina hemen gertatu zena oroitzeko modukoa da. Aunitzentzat ejerzitoa desegitea zen helburua, eta hori ez zen lortu, soldaduska kentzea bai ordea. Bertze aunitzek horrekin nahikoa izanen zuten, urte bat alferrik ez galtzea, alegia. Hortan udalek ere lagundu zuten batzuetan informal samarra gertatu zen ordezko prestazioa bideratuz. Eta noski, gogoratu kartzela eta hainbat zailtasun jasan zituzten gazteak. Azken finean, sakonean dagoena zera da, autoritateari desobedientzia, eta hori gaur egun itzali samarra dago. Onerako edo txarrerako? Ez dakit.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa