Desertuko barraskiloak

Erabiltzailearen aurpegia

Franko hil, eta hautsez estalitako desertu idorrean ibiltzerat ohitu ziren nafar euskaldunon zango-zolak berrogehi urte luzez. Urte zailak izan ziren eskaini zizkigutenak, baina 2015. urteko hauteskundeek aldaketa ekarri zuten Nafarroa Garairat. Maiz, antsiaz, aldaketa sakonagoak aldarrikatzen ditugu, baina oinarrian, aldaketa eman dela begi-bistakoa da.


Urte erabakiorra izanen da hasi berri dugun hau. Maiatzean hauteskundeak izanen ditugu berriz ere, eta iduritzen zait desertua eskaini zigutenak inoiz baino bekaiztiago eta asegaitzago dabiltzala orain.


Behin, klima beroko barraskiloak hiruzpalau urtez lo egin dezaketela leitu nuen. Ez nuke animalia horien lo egiteko bertutea desiratu nahi maiatzeko hauteskundeetako emaitzak ikusi eta gero. Goxatzen hasiak diren zango-zoletako zauriei begiratzea ez letorkiguke gaizki  suzko legarra nolako zen oroitzeko.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun