erran.eus

Miopeak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gau intermitenteak iluntasunaren zati bat Gorkaren begi zuloetan utzita alde egin du. Kafea hurrupa batez edan eta denborarik galdu gabe, Mattini, semeari, arratseko xatarra aldatu dio.  Geroxeago, biberoia eman, trabatutako korroka baten bat aterarazi, jantzi, etxea txukundu eta atzo eta herenegun bezala, parkerat joan dira gorgoinetan ibiltzerat.

Anek, barrideak, lan zama bera bizkarreratzen du bere alabaren zaintzan, eta maiz,  Gorkarekin partekatzen du parkeko egonaldia. Gizarteak definitutako eredu maskulinoa  aldatzen ari da Gorka eta herritar anitzek famatzen dute bere erabakia.  Herri ttipia izanik, laudorioak aditzen ditu nonahi eta mutiko feministatako dute.  Anek, berriz,  ez du antiojo moreak falta dituen gizarte miope honen alabantzarik sekula aditu. Emakume izanik, tokatzen zaiona egiten omen du. Bertzerik ez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa