Dantza gaitezen!

Erabiltzailearen aurpegia

«Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko» aldarrikatu zuen Jon Maya dantzariak Max saria jasotzerakoan. Gure gizartean, dantzarako tradizioa handia izan bada ere, gero eta leku gutiago du. Gero eta dantza gutiago egiten dugu besta giroan. Eskoletan dantzak ez du inolako tokirik. Jarduera fisikoa sustatzeko programetan ere ez. Folkloretzat baino ez da hartzen. Ez da oraingoa Euskal Herriko dantza talde gehienetako arazoa: neska nahikoa badago dantza taldeak mantentzeko, mutilak, aldiz, eskaxko. Egun sei- nalatuetan, aldiz, dantzarako espazioa gizonei ematen zaie. Nola bertzela! Tradizioaren izenean, gizonek baino ezin dute dantzarik egin. Emakume ausarten borrokari esker, euren lekua hartu dute Euskal Herriko plaza anitzetan. Badira, hala ere, erresistentzia guneak, bazterketa guneak. Tradizioa dute bazterketarako argudio bakarra. Uste duguna baino iraultzaileagoa da dantza, eta horregatik ez diete emakumeei leku hegemonikoa utzi nahi. Baztanen, Leitzan, Beran edo Lesakan, emakume eta gizon, dantza gaitezen elkarrekin!

«Tradizioa dute bazterketarako argudio bakarra»

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun