Zerbait aldatu da

Erabiltzailearen aurpegia

Badira 25 urte baino gehiago Bera eta Lesakako neska nerabe talde bat futbolean hasi zela, Bortziriak taldean. Euren adineko mutilek egiten zuten gauza bera egin zuten: liga batean aritu. Epelak aditu behar izaten zituzten. Argudio nagusia (aski ahula!), hura ez zela emakumeen kontua.

Berriki, Arantzan, neska pilotarien topaketa egin zuten, eta gisako aipamenik aditu behar izan nuen, berriz, erdi brometan, erdi serio, neskek pilotan ezin dutela jokatu, ez dutelako indarrik. Errugbian, arpanean edota aizkoran aritzen direnekin, bertze horrenbertze. Eta baita kiroletik kanpo ere, «bakarrik gizonen eremuak» izan direnak ukitu dizkietenean, dela zientzian eta teknologian, dela lan-eremu industrializa- tuetan, politikan...
25 urtean guti aitzinatu dugula iruditzen zait, maiz. Eta ez da egia. Matxismoak berdin segitzen du zanpatzen eta hiltzen. Baina, gaur, futbolean hasi ziren gaztetxo talde ttiki haren gisara, ehunka dira karrikarat euren lekua aldarrikatzera ateratzen diren emakumeak. Martxoaren 8an, eta egunero.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun