Noain 1521 ikuskizuna Amaiurren, abuztuaren 13an.

Erabiltzailearen aurpegia
Nafarroako Txistularien Elkartearen eskutik eta Amaiurko Herria eta Gaztelu Elkarteko antolakuntzapean, abuztuaren 13an gaueko 9tan Noain 1521 ikuskizuna eskeiniko dute hainbat musikariek.
Jadanik sarrerak salgai daude 10€tan Amaiurko museoan.

Nafarroako Txistularien Elkarteak Noain 1521 obra prestatu du. Hainbat txistulari eta metalezko instrumentu joleak osatzen dute taldea Aitor Urkizaren zuzendaritzapean. Musikarekin batera pantalla handi batean Xavi Berraondo zine zuzendariak prestatutako ikusentzunekoa pasatuko da. Aurkezle-narratzaile lana Ventura Ruiz aktoreari dagokio. 

Ikuskizuna Ostatu gibeleko belaian izanen da. Denak jarrita, banakako aulkietan. Maskara derrigorrezkoa izanen da. 

Sarrerak: jadanik Amaiurko Museoan salgai, 10€tan. Erreserbatu nahi izanez gero info@amaiur.eus helbidera idatzi edo 659099309 telefonora deitu. Erreserbatutakoak aitzinetik ordiandu behar dira bizum edo transferentzia bitartez. Haurrak, 11 urteak arte dohainik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun