Eta zu?

Erabiltzailearen aurpegia

Kasik hilabete pasatu da harrotasunaren olatuak gure eskualdeko herriak astindu zituenetik. Hhhmmm, ados, agian olatu deitzea askotxo da… Mugimendu? Hmmm, ezta ere? Beno, hainbat herritan udaletxeko balkoiak behintzat koloretsu agertu ziren ekainaren 28an, ortzadarraren bandera lau haizetara ateraz… ez da gutxi, ezta? Edo bai?

Nola bizi dugu sexu askapenaren aldeko borroka gure herrietan? Gehiengoari bost axolako dio, ziurrenik. Baton batzuk, ‘ze guapa zauden’ edo ‘aske maitte, aske bizi’ abesten dutenek, elkartasun mezuak idatzi dituzte sare sozialetan: «Nik aniztasuna errespetatzen dut». Eta, aizu, eskertzekoa da. Baina bururatzen zait, agian, ‘besteen’ borroka babesteko baino, norbere burua, jarrerak eta desirak zalantzan jartzeko ere balio liezagukela egunak. Guztiok barruan daramagun polizia txikia (edo ez hain txikia) desobeditzeko. Zeren, zein ez da noizbait normala izaten saiatzeko tentazioan erori? Ni, bai.

Zein ez da noizbait normala izaten saiatzeko tentazioan erori?

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun