erran.eus

Euskaltzale ≠ euskaldun

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ez naiz hiztegiari begira jarriko, baina nabaria da euskaltzale eta euskaldun hitzen arteko desberdintasuna.
Gure eskualdean euskaltzale aunitz bizi gara, baita euskaldun aunitz ere. Ez nuke jakinen erraten zein multzotan dagoen jende gehiago. Zorionez hemen, aunitz izan gara jaio ginenetik euskaratik edan dugunak, denak ez. Euskaldun garenok ere, aunitzek, euskaltzaletasuna naturaltasunez bizi dugula erran dezaket, ez denek.

Zoritxarrez, aunitz dira ere, beren burua euskaltzaletzat dutenak, baina euskaldun ez direnak. Zergatik? Bakoitzak erantzun bat izanen du. Eta zergati hori arrazoituko du, seguraski, bere burua zuritzeko.
Euskaldunen artean, dena den, euskaltzale izan ala ez, bertze multzo bat dago, euskaltzale naizen aldetik kezkatzen nauena: euskara bihotzean bai, baina mingainean nekez dastatzen duena. Zuentzat ere galdera bera: zergatik?
Ez zaizue bere zaporea gustatzen? Zapore exotikoagoak nahiago dituzue?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa