Izeberga III (eta fini)

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Emakumeen kontrako zapalketaren izebergarekin hasi nintzen, ohartu gabe serie hau sekulan ez nuela akituko. Horregatik hirugarrenarekin fini: izeberga bera biluztea beharbada hobe eta zuzenagoa.
Zenbait jarrerek, sotilak izanagatik ere, zapalketa mantentzen laguntzen dute, eta ez dira gutti. Hortaz izebergaren irudia: azpiko alderik gabe ez dago gainekorik. Matxismoa bezalako zapalketa bat mantentzeko eta elikatzeko, mikromatxismoetatik hasi eta emakumeen umilazioa eta deuseztatzerainoko jarrerak ezinbertzekoak dira. Hauek dira lokalizatu behar ditugunak eta aldatu. Zergatik? Gizonezko batek emakumezko bat bortxatu edo hiltzen duelarik jendarte patriarkalaren babesa sentitzen duelakoz. Egunero eta bizitza osoan horixe ikusi eta ikasi du (eta harekin guk ere bai): emakumea objektu gisa, emakumea komentarioak onartzen dituen gorputz gisa, emakumea lan guttietsiak egiteko langile gisa, eta abar eta abar.

Izeberga II: txisteak eta piropoak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Sexismoaren izebergaren azpiko aldean segituko dut solasean, hau da, hain agerian ez den sexismoari buruz. Hausnarketarako baliogarria eta beharrezkoa zaidalakoz eta irakurlearendako ere hala izatea espero dudalakoz.
Hain agerian ez den sexismoaren aldean txiste sexistak daude, bertze gauza aunitzekin batean. Txiste bat bertzerik ez da erranda trankil uzten gaituzten horiek. Baina umorea ez da inozentea eta txiste hauekin irri egitea ere ez.

Sexismoaren izeberga I: Musika

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Segur aski, noizbait ikusiko zenuten izebergaren irudia. Izebergak bere %10a bakarrik erakusten du. Matxismoa irudikatzeko ere balio du: azpian dagoen %90a ez baitugu ikusten.  Emakumeak zanpatzen gaituztelarik, bortxatzen gaituztelarik edo hiltzen gaituztelarik argi ikusten dugu. Ikusten ez duguna berriz egunerokoan dugu eta tarte hau erabili nahiko nuke puskaren bat agerian uzteko.