Txotxontxilo saioa eskainiko dute martxoaren 1ean Berako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia

Txotxongillo taldeak Erreka Mari txotxongilo saioa eskainiko du martxoaren 1ean, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia Labiaga Ikastolak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz eta Kultur Etxera sartzeko 3 euro ordaindu beharko da.

Txotxongilo saioa eskainiko dute martxoaren 1ean Berako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia

Txotxongillo taldeak Erreka Mari txotxongilo saioa eskainiko du martxoaren 1ean, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia Labiaga Ikastolak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz eta Kultur Etxera sartzeko 3 euro ordaindu beharko da.

Guardia Zibilak eraso sexista baten biktima jazarri duela salatu du Baztango Batzar Nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango Batzar Nagusiak ahobatez onartu du Bildu aurkeztutako mozioa. Idatzian biltzen denez, 2014ko urriaren 16an, Lekarozko kiroldegian, eraso sexista baten biktima izan den herritar batek Elizondoko kuarteleko guardiazibil batzuen jazarpena jasan behar izan du. Guardia Zibiletako bat bere erasotzailearen aita izanik, probokazioaz akusatu eta atxilotuko zutela mehatxatu zuten. Hau dena erasotzailea metro gutxietara zegoela eta jakinda bere kontrako urruntze agindua indarrean zeukala.

Haur-elikadura eta eskola-jantokiei buruzko ikastaroko bigarren solasaldia otsailaren 28an Etxalarren

Erabiltzailearen aurpegia

Haur-elikadura eta –nutrizioari eta eskola-jantokiei buruzko bosgarren ikastaroa antolatu dute Bortzirietako Guztiok taldeak eta Osasunbideak, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Bortzirietako udalen laguntzaz. Jantokietako langileei eta jantokien antolakuntzaz arduratzen diren gurasoei zuzendua dago, baina edozein gurasorendako egokia da. Lehen solasaldia otsailaren 11n egin zuten Lesakako Kultur Etxean. Otsailaren 28an, Irensteko arazoak eta nahasmenduak solasaldia eskainiko du Etxalarren Begoña Barceló Sarriák, Malagako haur-garapeneko zentro bateko logopedak eta mota horretako nahasmenduetan adituak.

Baztango Geroa Baik bere babesa eman dio Aroztegia proiektuari

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango Geroa Baik Aroztegia Jauregiko Proiektua, proiektu garrantzitsua, dinamizatzailea eta eskaintza turistikoa bultzatu eta anizten duela defendatu du, eskualdean azken urteotan modu garrantzitsuan hazi den sektore batetan alegia, eta sektorearen gainontzekoei onurak ekar diezaiekeena, nazioarteko dimentsioa emanaz gainera. Ikuspuntu turistikotik, Baztan jomuga ezagutarazteko oso baliogarria izanen da, ziurtatu du koalizioak.

Manttale taldea saritua izan da Nafarroako Mendi Galan

Erabiltzailearen aurpegia

Manttale taldea saritua izan da Iruñean ospatu zen eta Nafarroako Mendiko kirolen eta Eskaladaren federazioak antolatzen zuen ekitaldian. Josema Huizik eta Txus Unsionek sari bereziak eskuratu zituzten eta Loro Pikabea eta Xabier Zubietaren senideak ere bertan izan ziren, beraien izena daramaten sariak banatzen,

Ixabel Millet-en Emoziotegia antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 28an Lesakan

Erabiltzailearen aurpegia

Ixabel Milletek Emoziotegia, Emozioen hiztegia antzezlana eskainiko du otsailaren 28an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera euro bat kobratuko da. 15 urtetik goitiko gazteeei eta helduen zuzendutako emanaldia izanen da.

Lapurriturri-Mandobideko lur-eremuak saldu ditu Lesakako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia

Lesakako Udalak lur eremu bat dauka Irunen, 340.375 metro koadrokoa, San Antongo presa egin ahal izateko Irungo Udalarekin bere garaian eginiko akordioa eta honen egokitzapenak direla eta. Lur horietako basoen ustiapenak etekin ekonomikoak eman dizkio Lesakako Udalari, baina duela urte batzuk eremu hau Aiako Harriko natur parkearen barrenean sartu zen. Ondorioz, basoaren ustiapen ekonomikoa mugatu egin da. Gipuzkoako Diputaziotik Lesakako Udalarekin harremanetan jarri ziren eta planteatu zuten eurek lur eremu hori erosteko eta gestionatzeko aukera.

Etxerat Lehendakaritzan

Erabiltzailearen aurpegia
Harrigarri egin zitzaidan atzo lehen aldia izatea Lehendakaria presoen senideekin biltzen zena. Eta horrela adierazi nuen Radio Euskadiko Boulevard saioko tertulian (grabazioa ez dago EITB nahieran) Aldiz, tertuliakide batek salatu egin zuen bilera, elkartearen zilegitasuna bera zalantzan jarriz, eta hor … Jarraitu irakurtzen

Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean arazoak daude luiziengatik

Erabiltzailearen aurpegia

Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean gorabeherak izan dira goizean goizetik. Azken egunetako euriteek gauerditik aurrera luiziak eragin dituzte, azkena goizaldeko 5:30ak aldera izan da eta errepidea itxi dute. Duela gutxi zabaldu dute errailetako bat eta txandakako pasabidea ematen ari dira.

Futbolean jolastu?!?

Erabiltzailearen aurpegia
Ai ederrok! Futbolari bat ikusi dut gaur telebistan… Mikel Gonzalez… futbol ‘jolaslaria’ omen da Mikel, etengabe esaten baitu futbolean ez duela asko jolasten, jolasteko gogoz dabilela… Mesedez eta faborez!!! Futbolean jokatu egiten da! Jo-ka-tu!!! Euskaraz bai, baina ganoraz, maitiok!!! Ikusi azalpenak hemen, hemen edo hemen, adibidez!!!

Auzolanean bakea eraikitzen jardunaldiko bigarren solasaldia otsailaren 26an Beran

Erabiltzailearen aurpegia

2013an martxan paratutako Bakea eta bizikidetza planaren baitan, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz aritzeko, herritar guztiei irekitako hiru saio antolatu ditu Berako Udalak, Auzolanean bakea eraikitzen lelopean. Bidezko bakea eta memoriaduna eraikitzea da helburua, iragana argituz, oraina normalizatuz eta etorkizunean adiskidetzea lortuz. Saioetako bakoitzak gai horietako bat landuko du. Joan den ortzegunean Beralandeta ttiki gelditu zen, Paco Etxeberria auzi-mediku ezagunaren solasaldi interesgarria aditzera jende aunitz hurbildu baitzen, argazkian ageri denez.

Gaztetxearen gaia lantzeko konpromisoa hartu du Berako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia

Gaztetxearen gaia lantzeko konpromisoa hartu du ahobatez Berako Udalak. Hain zuzen, Bilduko ordezkariak Kaxerna Gaztetxeari babesa emateko testu bat irakurri zuen azken Udal batzarrean. Idatziak eskatzen zuen Berako Udalak «ez dezala onartu UPN udal taldeko zinegotziak Beragazte elkarteari zesio bidez utzia dion Kaxerna Gaztetxea ixtearekin egindako mehatxurik, eta ezta helburu berarekin Polizia Foralarengana jo izana».

Xabierraldira joateko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia

Urtero bezala Xabierraldian parte hartzeko autobusa antolatu du aurten ere Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 14an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 18 eurokoa izanen da bazkide ez direnentzat eta 15 euro bazkideentzat.

Bortzirietako eskuz banakako XIV. Txapelketa azken txanpan sartuko da aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia

Bortzirietako eskuz banakako hamalaugarren pilota txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko da aste honetan eta kadetetan finalerdiak eta umeak B eta Kimuak B kategorietan, final laurdenetako kanporaketak izanen dira gainera. Asteazkenean Beran eta Etxalarren, ortzegunean Arantzan, ortziralean Beran eta larunbatean Lesakan jokatuko dituzte gainerako partidak. Bortziriak pilota elkarteak zehaztu duenez, martxoaren 14an Arantzan eta 15ean Lesakan jokatuko dituzte finalak.