Etorkizuneko kazetaritzarekin bueltaka

Erabiltzailearen aurpegia
(Puntua aldizkarirako idatzitako zutabearen moldaketa. 2015-02-20) Britainia Handiko BBC komunikazio korporazio publikoak ariketa interesgarria egin du: egungo egoeratik abiatuta, prospektiba egin eta irudikatu du nolakoa izango den 2020. hamarkadako kazetaritza. Emaitza interesgarriak jasotzen ditu lanak. Proposamen batzuk dagoeneko aurreikusten dira; beste batzuk, aldiz, zaila da sinesten bost urte barru gauzatzen hasiko direnik. Batetik, eta teknologiari erreparatuta, BBCren lanaren arabera, […]

Bazkide kanpainari ekin dio Menditarrak BRT taldeak

Erabiltzailearen aurpegia

Azken bi urteotan bezala, BRT Menditarrak taldeak bazkideak bereganatzeko lanarekin segitzen du eta bertan parte hartu, lagundu eta elkarlanean dabiltzan guztiak eskertu nahi ditu. Aurten beranduago bada ere, bazkide txartelaren eguneratzeko eta proiektu hontara gehitu nahi duen oro erakartzeko ordua iritsi da. Bazkide txartela 2015 urterako baliagarria izanen da eta hiru bazkide mota daude (babesle, laguna eta txiki) bakoitza bere prezio eta onurekin.

Larunbateko kontuen egunak bukaera emanen die aurten ere Goizuetako inauteriei

Erabiltzailearen aurpegia

Goizuetan ere, inauterietako ospakizunik gehienak pasatuak dira: igandeko gaztetxoen zahagi dantza, asteleheneko mozorroen baserriz baserriko ibilaldiak, eskolako brasildarraren dantzak eta umorea eta gainerako herritarren disfrazak eta karrozak  ikusi argazkiak eta astearteko mozorroen azken itzulia eta zahagi dantza ikusi argazkiak. Baina, ohi bezala, Goizuetan mozorroen kontuen eguna geldituko da karnabalen ondoko larunbaterako eta egitarau zabala prestatu dute aurten ere.

Malerrekako XIII. pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte otsailaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia

Otsailaren 21ean jokatuko dituzte Erreka elkarteak hamahirugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak Doneztebeko pilotalekuan. Aurten partida guztiak goizez jokatuko dituzte, larunbatean 09:30ean hasita.

Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzarra eginen du otsailaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia

Lesakako Beti Gazte elkarteak larunbat honetan, otsailak 21, eginen du urteko ohiko batzarra, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean, elkarteak Alondigako lehen solairuan duen egoitzan.

Kultur hitzordu bikoitza izanen dute Baztanen otsailaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia

Otsailaren 22an, igandean, kulturarekin lotutako hitzordu bikoitza izanen dute Baztanen. 12:45ean Baztango Dantzariak taldearen eskutik Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larraindantza, gaita…) dantzatzeko aukera izanen da Elizondoko Plazan.

Beti Gazteko sokatira taldeak bigarren jardunaldia jokatuko du Euskadiko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den urte akabailan Nafarroako txapelketa bi kategoriatan irabazi ondotik, Lesakako Beti Gazteko sokatira taldea Euskadiko txapelketari ekin dio aspaldiko partez. Otsailaren 14an izan zuten lehen saioa, Adunan jokatu baitzen 600 kiloko lehen jardunaldia. Beti Gazte bosgarren izan zen, laugarrenarekin berdindua

Haurrentzako ipuin kontalaria izanen da otsailaren 20an Berako liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia

Otsailaren 20an, ortziral arratsaldeko 6etan, Maite Franko haurrentzako ipuin kontalariak Filomena Musugorri Errege eta beste ipuin batzuk kontatuko ditu herri liburutegian. 4 eta 7 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako emanaldia da.

Bertako mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko saioak antolatu ditu Solaslagunak

Erabiltzailearen aurpegia

Euskalkide, Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu den ekimena da, tokian-tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi dituena. Solaslagunak antolatu du ekimena, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak sustatuta, Berako San Jose eta Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeek lagunduta.

Gema Arrugaeta Etxalarko argazkilariak erakusketak zabalduko ditu Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia

Etxalarko Gema Arrugaeta argazkilaria Madrilen egonen da “on the movie” argazki erakusketa ibiltariarekin. Tunez, Frantzia, Suitza eta Libanotik pasa da erakusketa eta hurrengo geltokia Madrilgo Lorategi Botanikoa izanen da; otsailaren 19tik martxoaren 15a arte. Europa mailan, sei argaz­kilariren artean martxan jarritako erakusketa da, eta Mediterraneoko transhumantzia eta naturari buruzkoa. Bertan, Espainiari buruzko erreportajea Gemak osatutakoa da eta Extremadura eta Avilako argazkiez gain, Euskal Herrikoak ere sartu ditu.

Bortzirietako eskuz banakako XIV. Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia

Bortzirietako eskuz banakako hamalaugarren pilota txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da aste honetan. Asteazkenean Beran eta Etxalarren, ortzegunean Arantzan, ortziralean Beran eta larunbatean Lesakan jokatuko dituzte gainerako partidak. Ttikiak, Umeak B, Umeak A, Kimuak A, Haurrak eta Kadete B mailakoak ligaxka jokatzen ari dira eta Kadete A eta 22 urtez beheitikoek kanporaketak dituzte.

Jende-hustea ekiditeko etxebizitza isolatuak eraikitzeko erraztasunak ematea proposatu du Geroa Baik

Erabiltzailearen aurpegia

Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik mozio bat erregistratu du Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamendu Plana aldatzeko eskaerarekin ohizko eta iraunkortasunez erabiltzeko etxebizitza isolatuak eraikitzeko irizpideak malgutu daitezen.

Baztango Udalak helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboak antolatu ditu 15 herrietan

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango Udalak helduentzako hezkuntzari buruzko saio informatiboak antolatu ditu hamabortz herrietan. Saioetan gai hauek landuko dira: helduen alfabetatzea, moduloak, enplegu zerbitzutik eskaintzen diren ikastaro eta lanetarako beharrezkoak diren ikasketak, gazte garaian utzitako ikasketak nola osatu, DBHko tituloa nola atera, oinarrizko konpetentziak eta Mentor gela dira.

“Zaharra eder, aspaldiko Mondragoe”-hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Anabel Ugaldek, Arrasate Zientzia Elkarteko kideak, urtarrilaren 26an AEDn eman zuen “Zaharra, eder. Aspaldiko Mondragoe” hitzaldia. Han elkartu ginen hainbat euskara ikasle, Zahar Berriko kide eta herritar, Mondragoen historia zati txiki bat ikasteko asmoz. Ikertzailearen eskutik, eta beirazko plaketatik ateratako … Jarraitu irakurtzen

“Zaharra eder, aspaldiko Mondragoe”-hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Anabel Ugaldek, Arrasate Zientzia Elkarteko kideak, urtarrilaren 26an AEDn eman zuen “Zaharra, eder. Aspaldiko Mondragoe” hitzaldia. Han elkartu ginen hainbat euskara ikasle, Zahar Berriko kide eta herritar, Mondragoen historia zati txiki bat ikasteko asmoz. Ikertzailearen eskutik, eta beirazko plaketatik ateratako … Jarraitu irakurtzen