Asteburuko saioen ondotik erabaki da finaleurrekoetan ariko diren 18 bertsolariak

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburuan final-laurdenetako azken bi saioak jokatu ostean, 18 bertsolarik Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hiru finalaurrekoetan kantatuko dute, martxoaren 7an Berriozarren, martxoaren 8an Lesakan eta martxoaren 15ean Burlatan. Eskualdeko hamar bertsolarik segitzen dute oraindik jokoan.

Hazitik Hozie taldearen eskutik Baztango ekonomia mintegia abian da

Erabiltzailearen aurpegia

Hazitik Hozie Baztango tokiko garapenerako elkarte herritarrak antolaturiko ekonomia mintegiaren lehendabiziko saioa larunbatean egin zen. Alejandro Arizkun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea zientzia ekonomikoaren oinarrizko kontzeptuei buruz solastatu zen. Edozein zientziak errealitatearen osotasuna hartzeko duen ezintasuna aipatu zuen eta horregatik zientzia ekonomikoak ere, bere teoria eta azterketetan errealitatea sinplifikatzeko erramintak erabiltzen dituela.

Denboraldiko lehen garaipena lortu du Goizuetako Umore Ona areto-futbol taldeak

Erabiltzailearen aurpegia

Ohikoa denez, denetatik utzi digu asteburuak kirol arloan. Hasteko, Goizuetako Umore Ona areto-futbol taldearen lehen garaipena denboraldi honetan. Partida batzuk berdinduak zituen, baina ostiralean lortu zuen lehen aldiz irabaztea. Bertze aldean, futbolean, Gure Txokoaren porrot mingarria aipatu behar da, hamar gol jaso baitzituen. Beti Gaztek eta Aurrerak galdu egin zuten etxean eta Baztanek eta Doneztebek irabazi. Eskubaloian, ongi ekin dio Errekak bigarren faseari eta errugbian, azken jokaldian geldu egin zuen Menditarrak BRT taldeak larunbatean Lekarozen.

Baztango Udaletxean errekari eta uholdeei buruzko eztabaidagune emankorra egin da

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango Udalak antolaturik otsailaren 19an Elizondon Baztan erreka eta uholdeak izenburuko mahai-ingurua egin zen. Baztango Udaletxeko batzar aretoa herritarrez bete zen. Mahai-inguruan hainbat adituk parte hartu zuten: Kantauri isurialdeko Uren Konfederazioko Felipe Román eta Noemí López, Nafarroako Gobernuko Uren zerbitzuko César Pérez, Camino Jaso biologoa eta erreka nahiz ur aferetan aditua, Julia Ibarra uraren kultura berri bat elkarteko kidea eta Iñaki Antiguedad EHUko Hidrogeologiako katedraduna.

75. urteurreneko ibilaldia Lesakatik Hondarribiara eginen du Beti Gaztek martxoaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia

Elkartearen 75. Urteurreneko ekitaldien baitan, Lesakatik Hondarribiarako mendi ibilaldia antolatu du Beti Gaztek martxoaren 1ean. Heldu den igande goizeko 7:30ean abiatuko dira Plaza Zaharretik eta bortz inguruko ibilaldia izanen dute. Itzulera autobusez eginen dute.

500 lagun bildu ziren Malerrekako XIII. eskuz binakako finaletan

Erabiltzailearen aurpegia

Otsailaren 21ean jokatu zituzten Erreka elkarteak hamahirugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren zazpi finalak 500 bat ikusle bildu zituen Doneztebeko pilotalekuan. Aurten partida guztiak larunbat goizez jokatu zituzten eta elite mailako final nagusian, Txukun Lakuako Mendinuetak eta Ander Imaz oiartzuarrak 22 eta 17 irabazi zieten Ugaitz Elizalde iturendarrari eta Iñaki Eskudero eratsundarrari. Ikusi argazkiak

Boluntarioen Eguna ospatu dute Berako San Jose Zahar Etxean

Erabiltzailearen aurpegia

Elkarrizan boluntario taldeko kideek musutruk egiten duten lana eskertzeko omenaldia antolatu zuten otsailaren 19an, ortzegunean, Berako San Jose Zahar Etxean. Astero astero Zahar Etxeko bizilagunekin egotera etortzen dira boluntarioak, lagunduz, kantatuz, irteerata garraiolari lanak eginez eta borondatezko lan hori eskertu zuten adinekoek.

Bertsolari Txapelketako 2.n Finalerdia

2015/02/20

Harriondoa Kultur Etxea | Lesaka

Bertsolari Txapelketako 2.n finalerdia

Argazkia

Argazkia

Erabiltzailearen aurpegia Argazkia

Berako Udaleko Gobernu Batzordea utzi du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia

Berako Bildu Udal Taldeak, Jose Manuel Portu ordezkari duela, ez du segituko Udal Gobernu Batzordeko kide izaten, «ez gaudelako ados bertan ematen diren erabaki garrantzitsuenen gehiengoarekin, ez dugulako uste gure boza kontuan hartzen denik, ezta herritarren eskariak ere, eta Berako Udalak, gehienean, EAJren bozkei esker funtzionatzen duelako». Bilduren irudiz, «indar ezkertiar eta abertzale baten ordezkarien arteko eztabaida eta adostasunen bidez» funtzionatu beharko luke.

Greba eta inauterien ondotik, eskualdeko kirol talde guztiak berriz ere lanera

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den astean inauteriak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak deitutako grebaren ondorioz, partida gutti izan zituzten eskualdeko kirol taldeek. Oraingoan, denak edo gehienak lanean izanen ditugu. Futbolean, etxean jokatuko dute Beti Gazte, Doneztebe eta Aurrerako talde nagusiek. Errugbian ere, partida garrantzitsua jokatuko du Menditarrak BRT taldeak Lekarozen larunbatean eta eskubaloian, bigarren faseari ekinen dio Errekak etxean.

Asteburuan bukatuko da final-laurdenetako fasea, Lizarra eta Lakuntzako saioekin

Erabiltzailearen aurpegia

Larunbatean Lizarran eta igandean Lakuntzan jokatuko dira hurrenez hurren Nafarroako Bertsolari txapelketako laugarren eta bosgarren final-laurdenak eta beraz, finalaurrekoetako saioak erabakita geratuko dira.

36 bikotek parte hartu dute Gure Txokoaren mus txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia

Berako Gure Txokoa elkarteak antolatutako mus txapelketa jokatu zen otsailaren 14an Iamotenean. Guztira 36 bikotek parte hartu zuten eta horien artean, Lesakako Jon Otxoteko eta Mattin Gonzalez suertatu ziren txapeldun, finalean Berako Joseba eta Iñigo Martinez anaiei irabazita.

Irakurle taldea martxan jarri nahi du Aresoko Euskara Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia

Aresoko Euskara taldeak dinamika berri bat jarri nahi du martxan herrian, irakurle talde bat osatzea hain zuzen. Irakur­tzea gustuko duzu? Eta irakurritako horretaz lagunarekin edo ondokoarekin hitz egitea? Hala baldin bada izanen duzu aurrerantzean horretarako aukera, urrutira joan gabe, Areson bertan. Interesa dutenek, Euskara taldeak Sastinean jarri duen ­orrian eman dezake izena martxoaren 14ra bitarte.

Arbolaren Eguna antolatu dute Lesakan otsailaren 21 eta 28an

Erabiltzailearen aurpegia

Arbolaren Eguna antolatu dute otsailaren 21 eta 28rako Lesakako Gardelkopagoetan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hilabeteko azken larunbatean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte. Bi egunetan hamaiketakoa eskainiko da eta ondotik inguruko parajeetara joanen dira monitoreekin. Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak, Tantirumairu ikastolak eta Gazte Asanbladak elkarlanean antolatu dute ekitaldia.