erran.eus

«Ingelesez solas egin nahi dutenei aukera eskaintzen diegu»

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Andrew Smith, Erresuma Batuan sortu eta Zubietan bizi dena

Aurkeztu zure burua...
Zubietan bizi den gizon erretiratu bat naiz. Erresuma Batuan sortu nintzen eta Oxforden ospitaleko erizain izana naiz. Ondorik, 2006an emaztea eta biok Zubietara joatea erabaki genuen eta geroztik han bizi gara.


Zergatik aukeratu zenuten Zubieta?
Emaztea, zarauztarra izanik ere, berrogei urtez atzerrian bizi izandakoa da. Lana bukatu zuenean, bai berak bai eta nik ere Euskal Herrira itzuli nahi izan genuen. Zubieta denda, ostatua eta taberna dituen herrixka polita denez, aukera ona iruditu zitzaigun.


Zer da faltan bota izan duzuna?
Hasiera hartan hizkuntza falta zitzaidan... Pixkanaka, ikasten ari naizen honetan, berriz, hango garagardoa! (irriz)


Nolakoa izan da herritarrengandik jaso duzuen harrera?
Herritarrak bihotz onekoak dira, guri ongietorri beroa egin ziguten.


Zer zaletasun dituzu?
Eleberriak irakurtzea, lorategian eta baratzean lan egitea eta lagunekin egotea gustatzen zait.


English Conversation, ostiraletako hitzorduan elkartzen zarete.
Bai, ostiraletan 19:00etan asteroko hitzordua izaten dugu, Errandonea ostatuan elkartzen gara. Hizkuntza aitzakiatzat hartuz, ingelesa praktikatzeko solasaldi ederrak egiten ditugu.


Nondik sortu zen ideia?
Bost urte daramatzat Solaslaguna egitasmoan. Hemen euskara hobetzeko duzuen egitasmo hori gustatu zitzaigunez, tankerako bat sortu genuen, ingelesa praktikatu nahi duten euskaldunek aukera izan dezaten.


Zenbat lagun elkartzen zarete?
Bost eta hamar lagun bitarte biltzen gara; batzuetan gehiago, besteetan gutxiago. Garagardo eta solasaldien bueltan elkartuz, giro lasaiean ikasteko aukera eskaintzen saiatzen gara.


Zerk egiten zaitu zoriontsu?
Hemengo bizimodu lasaiak egiten nau zoriontsu.


Asteburuko plan ederrena?
Asteburuan mendian barna ibili eta gero, etxean lagunekin bazkari eder bat egitea bezalakorik ez dago!


Amets bat?
Pobreziarik gabeko mundu berdeago batean bizitzeko aukera izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa