'100 urte, 100 mendi' ekimenaren barrenean eskualdeko hainbat tontorretara igoko dira mendizaleak asteburuan

Ttipi-Ttapa api 25, 13:00

Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zenetik, eta mendeurrena ospatzeko asteburuan Euskal Herriko 100 tontorretara igoko dira hainbat mendi talde.  '100 urte, 100 mendi' paratu diote izena ekimenari, eta eskualdeko hainbat talde ere izanen dira tartean. Larhunera, Mendaurrera, Alkurruntzera, Bianditzera eta Urepelera igoko dira.

Leitzako Plazako XXXI. Pilota txapelketan izena emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa api 24, 19:00 Leitzaldea   Leitza

Pilota hotsak adituko dira berriz ere Leitzako plazan. Aurrera Elkarteak XXXI. Pilota Txapelketa antolatu du eta izena emateko epea zabalik da. Hamabost urtetik gorakoei zuzendutako txapelketa izanen da eta pilota goxoarekin jolastuko dute. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26a baino lehenago eman beharko dute izena Plaza aseguru etxean eta bikoteko 25 euro ordaindu. Izena ematen duen partaide kopuruaren araberako formatua izanen du txapelketak.