Donostiako Lilaton lasterketan izena emateko epea ireki du Erreka Kirol Taldeak

Malerreka Doneztebe

Otsailaren 18tik 22ra egin daiteke Doneztebeko kiroldegian Martxoaren 10ean eginen dute Donostian emakumeei zuzendutako Lilaton lasterketaren 30. edizioa. 6.000 emakume inguruk parte hartzen dute 5 kilometroko lasterketa honetan eta giro bikaina izaten da. Eskualdeko emakumeei parte hartzeko aukera zabaldu die Erreka Kirol Taldeak eta izen-ematea otsailaren 18tik 22ra egin daiteke kiroldegian. 11 euro ordaindu beharko da, kamiseta eta dortsalaren truke.
Ezustea izan da Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako lehen finalerdian

Baztan Irurita

Bigarrena otsailaren 19an, asteartean jokatuko dute Iruritako Aranabian  Baztan-Errekako XIX. Paxaka txapelketako lehen finalaurrekoak ezustea ekarri zuen ortziralean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Izan ere, lehen faseko partida guztiak irabaziak zituzten Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburuk, lehen fasean laugarren izan ziren Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarrearen kontra 7 eta 9 galdu zuten.