«Pisuzko erabakiak herriak hartu behar ditu»

  Gizartea  Mendialdea

«Pisuzko erabakiak herriak hartu behar ditu»

Bide luzea egin du Gure Esku Dagok 2014ko giza-kateaz geroztik. Eta orain, herri-galdeketen txanda da. Ekainaren 18an eskualdeko bederatzi herritan eginen dituzte galdeketak: Arano, Arantza, Areso, Bera, Etxa­­lar, Goizueta, Igan­tzi, Leitza eta Lesaka. Pa­txi Castillo Graziarena Bortzirietako Eman Bor­tzekoa Elkarteko kidea da eta Alaitz Eskudero Bergara Mendialdeko Gure Esku Dago Elkartekoa eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Baztan-Bidasoa-Xareta aldeko sei proiektu diruz lagunduko ditu Cedernak

  Gizartea  Mendialdea

Baztan-Bidasoa-Xareta aldeko sei proiektu diruz lagunduko ditu Cedernak

Bera, Baztan, Urdazubi eta Zubietako udalek ez ezik, Narbarte eta Doneztebeko bi enpresa pribatuk jasoko dute subentzioa

2017-2018 aldirako Cederna-Garalur erakundeak prestatu duen Garapen Programaren baitan Baztan-Bidasoa-Xareta aldeko sei egitasmok dirulaguntza jasoko dute. Denera ia 200.000 euro jasoko dute lau udalek eta bi enpresa pribatuk.

Donamariako Herriko Ostatua errentan eman nahi du Udalak

  Gizartea  Malerreka  Donamaria

Donamariako Herriko Ostatua errentan eman nahi du Udalak

Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 22an akituko da

Donamariko Udalak, erabaki du lehiaketa publikoaren bidez Donamariako Herriko Ostatua errentan ematea. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 22ko 14:00ak arte zabalik izanen da. Eskaintzak Donamariako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako administrazio baldintzen agirian adierazten den gisara.

Nortasun Agiria berritzeko aukera izanen da berriz ere Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Maiatzaren 17an eta ekainaren 6an izanen da, aitzinetik 012 telefonora deituz

Elizondon Nortasun Agiria berritu edo egiteko zerbitzua joan den urteko udaberriaz geroztik etenduta gelditu bazen ere, Poliziaren Zuzendaritza Nagusitik jakinarazi dutenez, NAN berritzeko unitatea bi egunez etorriko da Elizondora:  maiatzaren 17an eta ekainaren 6an. Nortasun Agiria berritu edo egiteko ordua aldez aurretik hartu behar da, beti bezala, 012 telefonora deituz.

Kanttonberriko beilatokia funeraria-enpresa guztiei ireki die Berako San Jose Zahar Etxeko patronatuak

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Tanatorios Iracherekin zuen kontratua bertan behera utzi ondotik

Hemendik aitzinera Berako Kanttonberriko beilatokia funeraria-enpresa guztiei irekitzea erabaki berri du San Jose Zahar Etxeko Patronatuak. Horiek horrela, orain arte Tanatorios Iracherekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki dute eta lokala erabiltzeko aukera edozein funerariari zabaltzea. 

Expovacaciones Azokan aurkeztu dute Uraren Bailarak egitasmoa

  Gizartea  Mendialdea

Expovacaciones Azokan aurkeztu dute Uraren Bailarak egitasmoa

Baztan Bidasoa Turismo Garapenak eskualdean eginen ditu aurkezpen lanak

Maiatzeko lehen asteburuan Baztan-Bertizarana-Malerreka eta Bortziriak present egon ziren Barakaldoko BECen egin den Expovacaciones turismo azoka handian. Baztan Bidasoa Turismo Garapena, eskualdeko udal gehienak biltzen duen lankidetza bilguneak, gure bailarak promozionatzera joan zen Barakaldora, Nafarroako standaren baitan. 

Ameztia eta Pepa´s garaile Doneztebeko X. Pintxo lehiaketan

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Ameztia eta Pepa´s garaile Doneztebeko X. Pintxo lehiaketan

Epaimahaiaren eta publikoaren sariak eskuratu dituzte

Donezteben, apirilak 28tik maiatzaren 1era ospatu da X. Pintxo lehiaketa. Parte hartu duten ostatuak Ameztia, Irrintzi, El Café, Mikelo, Pepa's, Shanti eta Titi izan dira eta beti bezala, bi sari banatu dituzte. Epaimahaiaren irabazlea Ameztia izan da. Bozkatu duen jendearen arabera eta publikoaren saria, Pepa's.

Koloneko minbizia detektatzeko programa martxan da eskualdean ere

  Gizartea  Mendialdea

50 eta 69 urte bitarteko pertsonei ailegatu zaie edo ailegatuko zaie informazioa eta proba egiteko kit-a etxera

Nafarroan kolonekoa da minbizirik ohikoena, emakumezkoetan heriotza gehien eragiten duen minbizia mota, eta bigarrena gizonezkoetan. Baina garaiz antzematen bada, heriotza-arriskuak nabarmen egiten du beheiti. Horixe da Nafarroako Gobernuak martxan paratu duen Kolon eta Ondesteko Minbiziaren  Detekzio Goiztiarraren Programaren helburua. Berriki eskualdera ailegatu da. 

Birziklapen eta konpostaren inguruko kanpaina abiatuko da Arantza eta Igantzin

  Gizartea  Bortziriak

Birziklapen eta konpostaren inguruko kanpaina abiatuko da Arantza eta Igantzin

Bi herrietako etxebizitza guztiak bisitatuko dira eta ortziral honetan karakterizazioak eginen dituzte bi herrietan, zaborrontzi berdetara zer botatzen den ikusteko

Joan den urtean Etxalarren egindako esperientzia pilotua ematen ari den emaitza onak direla eta, Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak bertze herrietara zabaltzea erabaki du. Horregatik, aste honetan bertan birziklapen eta konpostaren inguruko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainari hasiera emanen zaio Arantzan eta Igantzin.

‘Berako Oihua’ aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

  Gizartea  Bortziriak  Bera

‘Berako Oihua’ aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

Ekainaren 16ra bitarteko epea izanen da

Urteroko moduan, Berako besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu dute Berako Kultur Batzordetik. Hauek aurkezteko epea ekainaren 16a bitarte izanen da.

Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsarekin bat egin du Berako Udalak

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsarekin bat egin du Berako Udalak

Programa kudeatzen duen Nasuvinsa elkarte publikoak, errenta zuzen kobratzeko bermea ematen die etxebizitza jartzen dutenei

Berako Udalak bat egin du Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsarekin. Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko gizarte gaietarako presidente ordeak, Nasuvinsa elkarte publikoko kontseiluko presidente den neurrian, eta Josu Iratzoki Berako alkateak elkarlan hitzarmena sinatu dute berriki.

Kalera-Kalera dinamikaren baitan Baztan-Bidasoaldetik Frantziako Fleuryko espetxera aterako da autobusa

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Kalera-Kalera dinamikaren baitan Baztan-Bidasoaldetik Frantziako Fleuryko espetxera aterako da autobusa

Joseba Iturbide preso lesakarra bertan dago eta maiatzaren 19an abiatuko da autobusa

Maiatzaren 20ean Kalera-Kalera dinamikaren baitan, espetxe martxa burutuko da Frantziako Fleury Merogis, Saint Maur eta Roanne espetxetara, eta Espainiako Puerto, Curtis eta Picasent espetxetara. Baztan, Malerreka eta Bortzirietako jendeari Joseba Iturbide lesakarra preso daukaten Pariseko Fleury espetxera joatea egokitu zaio.

Mende erdia ospatu du Elizondoko Lanbide Eskolak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Mende erdia ospatu du Elizondoko Lanbide Eskolak

Kalejirak, argazki erakusketa, 180 lagun bildu dituen bazkaria, musika eta bertze hainbat ekitaldi izan dituzte maiatzaren 6an 

Elizondoko Lanbide Eskolak joan den urteko urriaren 13an 50 urte bete zituen eta egun horretan ospakizun xume bat egin zuen. Ikasturtean zehar ere zenbait ekitaldi egin dituzte eta oraingoan berriz, maiatzaren 6an egun osoko festa eder bat egin dute garai bateko ikasle, langile eta irakasle ohiek eta orain ari diren guztiek.

Goizuetako Txinoko fiestak giro ederrean joan dira aurten ere

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetako Txinoko fiestak giro ederrean joan dira aurten ere

Zubiondo tabernako familiak bota zuen txupinazoa, auzotarrak nagusitu ziren herritarren kontrako sokatira saioan eta txikienak krosean lasterka ere ibili ziren 

Asteburu honetan ospatu dira Txino auzoko fiestak eta urtero bezala mundialak izan dira.  Ostiralean Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariak aritu ziren Zubiondo tabernan eta bertso zaleek bizitasun handiko saioaz gozatzeko aukera izan zuten, festei hasiera emanez. Tabernako nagusiek zapela eta oroigarria ere eman zieten bertsolariei, batzuk urtero urtero etortzen direlako festa hasierako ekitaldi honetara.

Goizuetako Txinoko festak 2017

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Ireki kanpainari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Baztan-Bidasoaldean

  Gizartea  Mendialdea

Ireki kanpainari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Baztan-Bidasoaldean

Ekainaren 17an Gasteizen eginen den manifestaziorako deialdia egin dute

Ireki kanpainari babesa emateko Baztan-Bidasoaldean argazkia ateratzeko bildu ziren Zalainen maiatzaren 5ean. Honen bitartez beraien asmoa Ireki kanpainari babesa ematea zen, ekainaren 17an, Gasteizen, eginen den manifestazioaren deialdia zabaldu eta aldi berean sinadura bilketa indartu (oraindikan martxan dago). «Baztan-Bidasoako langileon bultzadaz preso eta iheslariak etxerako bidean!», adierazi zuten maiatzaren 5eko elkarretaratzean.

Eman Bortzekoa elkarteak bideoklipa egin du ekainaren 18an Bortzirietan eginen diren herri-galdeketei begira

  Gizartea  Bortziriak

Joan den asteburuan egin ditu Eman Bortzekoa elkarteak bideokliparen aurkezpenak eta jendetza bildu da. Orain sarean ere ikus daiteke, eta aipatzekoa da, lehen egunean 2.000 ikustaldi baino gehiago izan zituela.

Zurukuaineko Aroa upategirat joanen dira Solaslagunak maiatzaren 13an

  Gizartea  Mendialdea

Zurukuaineko Aroa upategirat joanen dira Solaslagunak maiatzaren 13an

Hondarribia, Izarbeibar eta Iruñerriko mintzakideekin batera

Udaberriko ateraldiekin segitzen dute eskualdeko Solaslagunek. Hurrengoa maiatzaren 13an eginen dute, Zurukuaineko Aroa upategirat, bisita gidatua eginen baitute Hondarribiako mintzalagunak, eta Izarbeibar eta Iruñerriko mintzakideekin batera. 

Iturengo Udalak 40.000 euroko dirulaguntza izanen du Udal Plan Orokorra egiteko

  Gizartea  Malerreka  Ituren

Iturengo Udalak 40.000 euroko dirulaguntza izanen du Udal Plan Orokorra egiteko

Horietatik 8.000 euro aurten, 24.000 euro 2019an eta 8.000 euro 2021ean 

Nafarroako Gobernuak zenbait lankidetza-hitzarmen onartu ditu Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibarreko udalekin beraien udal plan orokorrak egiteko. Plan horiek diruz laguntzeko baimendutako urte anitzeko gastu-konpromiso guztien batura 696.000 euro da. Iturengo Udalarekin 40.000 euroko urte anitzeko konpromisoa baimendu da. Horietatik, 8.000 euro 2017. urteari dagozkio, 24.000 2019koari eta 8.000 2021. urteari.

22 ahari aurkeztu dira Doneztebeko Udaberriko feriako lehiaketara

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

22 ahari aurkeztu dira Doneztebeko Udaberriko feriako lehiaketara

Lehenbiziko sariak Donamariko Zabaltenera eta Epeloara joan dira

Doneztebeko Udaberriko feria hamekagarren aldiz ospatu da ortziralean, maiatzaren 5ean, Doneztebeko Udalak, Nafarroako Gobernuaren eta Cederna-Garalur eta Doneztebarrak elkartearen laguntzaz antolatua. Hamalau baserritarrek 22 ahari aurkeztu zituzten lehiaketara, azken urteetako kopururik handiena.