Anizko frontoira sartzeko bidea zelaitu dute auzolanean

Ttipi-Ttapa api 19, 09:30 Baztan   Aniz

Anizko frontoirat sartzeko bidea pitta bat zelaitzeko asmoz, auzolana egin zen apirilaren 13an. Batzuk frontoiko bidea urratzen aritu ziren bitartean, bertzeak zaborren edukiontziak babesteko taulak paratzen aritu ziren. Auzolanean aniztarrak aritu baziren ere, bata zein bertzea Baztango udalarekin elkarlanean egindako lanak izan dira. Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena

Arkupeak elkarteak Lourdesera antolatutako bidaian izena emateko aukera izanen da heldu den astean

Ttipi-Ttapa api 18, 19:00 Mendialdea

Ekainaren 13an, ortzeguna, Frantziako Lourdesko santutegira joanen dira Arkupeak elkarteko bazkideak. Heldu den astean eman beharko dute izena interesatuek.