Doluari buruzko hitzaldia izanen dute larunbat goizean Donezteben

Ttipi-Ttapa api 24, 15:00 Malerreka   Doneztebe

Dolua lantzeko aukera izanen da Donezteben larunbatean. Agur kontzienteei buruz ariko dira, dolua manera batean baino gehiagotan bizitzea tokatzen delako: gaixotasunagatik, jubilazioagatik, zahartzeagatik, heriotzagatik... 'Doluei aurre egiten' izena paratuko diote solasaldiari eta  Neli Yanci izanen da hizlaria. Herrigunean izanen da 10:00etan eta sarrera debalde izanen da.

Euskal Herriko Bollo Topaketak eginen dituzte Leitzan apirilaren 26tik 28ra

Ttipi-Ttapa api 24, 09:00 Leitzaldea   Leitza

Apirileko azken asteburuan, Euskal Herri osotik etorritako bollera eta genero disidenteen topalekua izanen da Leitza. Egunerokoan bizi dituzten galdera, kezka eta ilusioetatik abiatuta, gogoetarako bidea ireki eta elkarrekin hausnarrean arituko dira. Horretarako, egitarau anitza osatu dute eta festarako ere hartuko dute tartea.  Euskal Herri osoko 300-500 lagun inguru biltzea aurreikusi dute: «toki eta belaunaldi desberdinetako jendearengana heltzeko ahalegina egiten ari gara». Egitarau anitza osatu dute: «bertso saioa, tailerrak, hitzaldiak, karaokea, proiekzioak, performantzeak, arte sorkuntzak… izanen ditugu».