Euskal Herriko Bollo Topaketak eginen dituzte Leitzan apirilaren 26tik 28ra

Ttipi-Ttapa api 24, 09:00 Leitzaldea   Leitza

Apirileko azken asteburuan, Euskal Herri osotik etorritako bollera eta genero disidenteen topalekua izanen da Leitza. Egunerokoan bizi dituzten galdera, kezka eta ilusioetatik abiatuta, gogoetarako bidea ireki eta elkarrekin hausnarrean arituko dira. Horretarako, egitarau anitza osatu dute eta festarako ere hartuko dute tartea.  Euskal Herri osoko 300-500 lagun inguru biltzea aurreikusi dute: «toki eta belaunaldi desberdinetako jendearengana heltzeko ahalegina egiten ari gara». Egitarau anitza osatu dute: «bertso saioa, tailerrak, hitzaldiak, karaokea, proiekzioak, performantzeak, arte sorkuntzak… izanen ditugu».

Berako Mendi Batzordearen bilera irekia eginen dute gaur

Ttipi-Ttapa api 24, 08:30 Bortziriak   Bera

Gaur iluntzean Mendi Batzorde irekiaren bilera eginen dute Herriko Etxean. Batzordea interesa duen herritar denei irekia dago. Honako gaiak landuko dituzte: larunbat honetako azienda feria, Meagiatik gora dagoen iturria, mendiko bizikleten kontuak, Europako funtsen bidez sustatuko landaketak eta herritarrek proposaturiko gaiak. 19:00etan paratu dute hitzordua.