Udaberri festa ospatuko dute apirilaren 27an Leitzan

Ttipi-Ttapa api 25, 14:00 Leitzaldea   Leitza

Festa batzordeak egun osoko festa antolatu du apirileko azken larunbaterako. Txistu eta danbolin doinuekin esnatuko dute herria, 09:00etan eginen duten dianarekin. 11:00etan Leitzaldean Pediatra orain eskatzeko argazki erraldoia aterako dute eta ondoren Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsa aterako da dultzaineroekin. Bazkalaurrea girotzeko, 13:00etan kalejira eginen dute trikitilariekin eta 14:30ean herri bazkaria izanen dute. Iluntzean, segida izanen du festak; Zutik elektrotxarangako kideak kalejiran ibiliko dira 19:00etatik aurrera. Hortik aurrera, bakoitzaren esku egonen da festa noiz arte luzatu erabakitzea.

Haurraren Eguna ospatuko dute apirilaren 27an Lesakan

Ttipi-Ttapa api 25, 10:00 Bortziriak   Lesaka

Larunbat arratsaldean jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan

Lesakako Haurraren Eguna antolatu dute Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzarekin, apirilaren 27an. Larunbatean 16:30etik 19:30era jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan (euria eginen balu frontoian).