ZÜR STUDIO ARKITEKTURA

Barne diseinuak
Zerkausia Kalea, 1 - TOLOSA, 20400 None

Tel.: 943-67-46-11 | http://www.zur.eus

ZÜR studio hiru arkitektok sortutako estudio gazte bat da, Tolosan finkatua eta Euskal Herri osoan lan egiten duena. Estudioaren helburua eraikuntza jasangarria gauzatzea da, eta horregatik, eraberritzeetan, birgaitzeetan eta zurezko eraikuntzan espezializatuta gaude. Tamaina guztietako proiektuak gauzatzen ditugu, plaza baten diseinua izan daiteke edota altzari batena ere.

Eraikuntza eta hirigintza proiektuak ikuspegi jasangarri eta feminista batetik bideratzen ditugu, horretarako egungo teknologia erabiliz. Hau da, kontsumo ia nuluko eraikinak sortzen ditugu eta hirigintzako proiektuetan, herritarren parte-hartzetik bideratzen ditugu, espazio mistoak, irisgarriak, seguruak eta adierazgarriak diseinatuz.

Proiektu pertsonalizatuak egiten ditugu, bezero bakoitzaren araberakoak. Zuen beharrak eta ametsak betetzen ditugu diseinu erosoak eta funtzionalak eginez. Estudioan hiru dimentsiotan egiten dugunez lan, proiektatutako espazioen irudiak egiten ditugu. Oso erraza da irudi errealista hauekin proposatzen duguna ulertzea eta erabaki guztiak obra hasi baino lehenago hartzen dira, ezustekoak gutxituz.

Konpromisorik gabe, jar zaitezte gurekin kontaktuan zuen proiektua kontatzeko edota aurrekontua eskatzeko.

ZÜR STUDIO ARKITEKTURA logotipoa
Orain itxita

Irekiera orduak

Astelehena
08:30-13:30 / 15:30-18:30
Asteartea
08:30-13:30 / 15:30-18:30
Asteazkena
08:30-13:30 / 15:30-18:30
Osteguna
08:30-13:30 / 15:30-18:30
Ostirala
08:30-13:30 / 15:30-18:30
Larunbata
Itxita
Igandea
Itxita

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan