UKITZEN

Ukitzen_gida_argazkia
Baztanberri Plaza, 8 Behea, 31700 Baztan: Elizondo

Tel.: 630-58-96-70 | http://ukitzen.com

Pertsonen ongizaterako jarduerak eskaintzen dituen jakintza-alor anitzeko zentroa da Ukitzen. Egunerokotasunak (lana, aisia, etxeko ohiturak…) eragindako gorputz-jarrerazko akatsak denbora luzez lantzen eta behatzen aritu eta gero, nire trebakuntza eta lana herritarrendako tresna baliagarri bat bilatzera bideratu nituen. Bi arlo horiek pertsonen gorputz-jarreraren higienea zaintzera bideratu nituen.

Zentroan geiten ditugun jarduera desberdinen artean, hauek ditugu:

 

Stretching Orokor Aktiboa (SOA)

Stretching Orokor Aktiboa 4 dimentsiotan luzatze-ariketak egiteko eta gihartzeko metodo orokorra da.

Streetching Orokor Aktiboak konponbidea ematen die, bertzeak bertze, gaitz hauei: arnasa hartzeko arazoei, giharren mozketa eta zurruntasunari, gihar-masa handiegiari, errepikatzen diren lesioei, tendinitisari eta luzaketa analitiko edo ohikoei.  

Soinketa Abdominal Hipopresiboa (RFS)

Jarduera fisiko eta kirol jardueretan oinarrituta dagoen sistema berezia da, mugimendu erritmikoak lagunduta eta gorputz-teknikak batuz egiten dena. Birprogramatze fisiko orokorreko metodo honekin arazo kardiobaskularrak, osteoporosia, herniak… saihesten dira.

Erditzeko prestakuntza

Erditzeko prestakuntzan UKITZEN zentroan dugun askotariko eskaintzaren baitan, bi teknika arras garrantzitsu ditugu ardatz: arnasketa eta gorputz-jarrera. Eta haurdunaldiaren berezko desorekei aurre egitera bideratzen ditugu.

Erreflexologia

Oinetako hainbat puntu, gune erreflexuak deituak, suspertuz egiten den mila urteko teknika sendatzailea da oinetako erreflexologia.

Eskuz egindako masaje baten bidez, oinetako gune erreflexutan presioa egiten da gorputzeko beste zenbait ataletan eragiteko, gure organismoan osasuna berrezartzeko mekanismoak bilatuz.

UKITZEN logotipoa
Orain itxita

Irekiera orduak

Astelehena
09:00-21:00
Asteartea
09:00-21:00
Asteazkena
09:00-21:00
Osteguna
09:00-21:00
Ostirala
09:00-21:00
Larunbata
Itxita
Igandea
Itxita

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan