MALERREKAKO MANKOMUNITATEA

Etxolak

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen artean Malerrekako hiri hondakin solidoak bildu, kudeatu eta tratatzea dago. Honen helburua eskualdean sortzen diren etxe partikular, denda, ostatu, jatetxe, tailer eta abarretako hiri hondakinak bildu eta berreskuratzea da.

Ohiko bilketa sistema bi edukiontzi mota desberdinetan egiten da: gaikako bilketa (beira, papera eta kartoia, eta ontziak) iglu modukoetan eta bilketa arrunta materia organikoa, batetik konpostarekin eta bertzetik, atez ateko zerbitzua egiten dugu sortzaile berezientzat, dendak, ostatuak, jatetxeak,  eta gainontzekoa gurpildun edukiontzietan.  Guzti honi gehitu behar zaizkio traste handien eta paper edo kartoi kantitate handien etxez etxeko bilketa eta hondakin bereziak biltzeko garbigune mugikorra. Zerbitzu hauek eskaintzeko Malerrekako Mankomunitateak elkarlanean dihardu Baztango Udalarekin eta Bortzirietako Hiri-hondakinen Mankomunitatearekin.

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan