Irrisarri Land portada 2

IRRISARRI LAND

, 31790 Bortziriak: Igantzi
IRRISARRI LAND logotipoa

IrriSarri Land, zure lurralde mugagabea.

75 hektareako azalerarekin, IrriSarri Land abentura parkea eta landa-resorta Igantzin dago, Nafarroako Baztan-Bidasoan.

IrriSarri Land abentura da. Jarduera errazak eta adrenalina sortzen dutenak egin daitezke IrriSarri Landen eta horrexegatik leku bikaina da esperientzia ahaztezinak bizitzeko.

IrriSarri Land dibertsioa da. IrriSarri Land barre amaigabeen lurrari izena emateko sortu zen. Toki honetan zoriontasunak gaina hartzen du eta gutako bakoitzatik onena ateratzen du. Emozioa, adrenalina, abentura eta energia positiboa guztion eskura daude hemen.

IrriSarri Land natura da. IrriSarri Landen naturaren parte zarela sentituko duzu. Oihanez eta zelaiez osatutako paisaia zoragarri baten barruan egonen zara, non ganadua, zaldiak, ardi latxak… ibiltzen diren. Euskal mitologiari eta kulturari lotutako tradizioak aurkituko dituzu ingurune magiko honetan.

IrriSarri Land deskonexioa da. Zuretzako eta zure ingurukoentzako denbora da. IrriSarri Landera iritsi bezain laster errutinatik deskonektatu eta denbora gelditzen dela sentituko duzu.

IrriSarri Land, zure lurralde mugagabea.

Ezagutu IrriSarri Landek eskaintzen dizun guztia eta ohartu galdu behar ez duzunaz…

  • 3  ostatu mota aukeran
  • 2  jatetxe
  • 1  ekitaldi zentro
  • 1  Bike Park jaitsiera pistak eta jauzi-zirkuituekin
  • 1  Aire libreko museoa
  • 1  Interpretazio zentroa
  • 1  Disc Golf zelai profesionala
  • 1  1.000 m2-ko espazio estalia jolasteko
  • 6  ibilbide tematiko
  • 8  tirolina handi (Nafarroa eta EAEko handiena)
  • 1  zubi tibetarra
  • 1  pendulu saltoa
  • 1  Ferrata Bidea

Pendulu saltoa
Pendulu saltoa

IRRISARRI LAND

Disc golf
Disc golf

IRRISARRI LAND

Zubi tibetarra
Zubi tibetarra

IRRISARRI LAND

Arborismoa
Arborismoa

IRRISARRI LAND

Tirolinak
Tirolinak

IRRISARRI LAND

Kokapenaren mapa