GOIKO IRAGA Landetxea

Goiko Iraga
Zala Auzoa, 19 - Goko Iraga, 31770 Bortziriak: Lesaka

Tel.: 646-67-52-70 | http://www.casaruralgoikoiraga.com

Gure landetxea Lesakan dago, Nafarroako Bortzirietan.

  • Etxeak 4 logela bikoitz ditu eta, aurrez eskatuz gero, bada aukera bertze bi ohe ttiki gehitzeko.
  • Logela bakoitzak bere bainugela dauka, hauetako bat hidromasajearekin.
  • Sukalde eta egongela-jangela ederrak ditu, eta kanpoaldean barbakoa egiteko parrila.
  • Etxeko ttikientzat lorategian haur-parkea dugu, iturri eta guzti.
  • Berogailu zentrala.
  • Baratze ekologikoa.
  • Txakurrentzat leku berezia prestatu dugu, ezin baitira etxe barnera sartu.
  • Etxe barnean ezin da erre.

Gure etxera iristeko ibilgailu altuekin etortzea komeni da, bide tarte bat asfaltorik gabe dagoelako. Zuk ez baduzu, guk utziko dizugu bat.

Naturaz eta lasaitasunaz gozatu nahi baduzu, zatoz!

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan