[EGUNERATUA] Iturenen Zangozako emakume bat hil da eta bertze bat larri zauritu euren ibilgailua mendiko pista batetik amildu ondotik

Ttipi-Ttapa mar 29 Malerreka   Ituren

Ezbeharra ortzegun ilunabarrean gertatu da Iturengo Berraintza inguruan. Ageri denez, euren ibilgailua bidetik ateri eta 50 metro inguru erori da. Kolpeen ondorioz 70 urteko emakumea, Zangozako bizilaguna, hil egin da eta bere ahizpa, 71 urtekoa, larri zauritua eraman dute ospitalera.
Argazkiak: Nafarroako Suhiltzaileak.
Lesakan autoarekin mendiko pista batetik amildutako lau pertsona erreskatatu dituzte igande goizaldean

Ttipi-Ttapa mar 10 Bortziriak   Lesaka

Nafarroako Suhiltzaileen erreskate taldeak lau pertsona erreskatatu ditu igande goizaldean Lesakan. Jakitera eman dutenez, mendiko pista batetik, maldan beheiti amildu da ibilgailua 100 bat metro inguru eta barnean zihoazen lagunetako bat Bidasoko Ospitalera eraman dute zaurituta.