Sarako Olhain ikastolako aldizkaria argitaratu dute

Ttipi-Ttapa api 16 Xareta   Sara

Aurten ere Sarako ikastolako ikasleek, Apatx beraien aldizkaria argitara eman dute. Erakasleek lagundurik, gela bakoitzak artikuluak, jokoak, edota dokumentalak sortzen ditu. Aurtengo martxokoa hirugarren edizioa da, 2022an hasi baitziren aldizkaria argitarazten. Asmoa da Sarako ostatu eta mediku geletan dokumentu ttiki bat uztea, egin duten lan ederra saratar guziei ezagutarazteko.

Olatz Rojo eta Lorea Arangoa dira Errigorako kutxen irabazleak

Ttipi-Ttapa api 13 Mendialdea

Errigoraren udaberri honetako kanpainan ere bi kutxa zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk, eta sarituak Olatz Rojo Larralde lesakarra eta Lorea Arangoa Sanzberro etxalartarra izan dira. Errigorari buruzko lehiaketa egin du TTIPI-TTAPAk ERRAN.EUSen, eta galdera guztiak ongi erantzun dituztenen artean egin du zozketa. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak Olatzi eta Loreari!