«Arrakasta duten ekitaldiak mantendu eta bertzeak hobetzen saiatzen gara»

Baztan Elizondo

Haize ARRIETA, Besta batzordeko kidea

Proposatu, eragin eta egin. Halaxe laburbil daiteke Haize Arrieta besta batzordeko kide izatearen arrazoia: «duela hiru urte kargodun bati erran nion ea hurrengo urtean posible izanen zen kalejira bat egitea eta erran zidan besta batzordeko bilerara agertzeko. Hala egin nuen eta geroztik batzordeko kidea naiz». Hamabi pertsona inguru biltzen dira, «otsail aldean hasten gara elkartzen eta bi astez behin izaten ditugu bilerak».

«Pena bada ere arras galduta daude gure haur denborako jolasak»

Baztan Elizondo

Agustin OLABE OSKARITZ, Kanika txapelketako antolatzailea

Memorian iltzatuak gelditzen omen dira haur denborako oroitzapenak, batez ere goxoak badira. Oroitzapen horiei tiraka hasi ziren antolatzen Elizondon Munduko Kanika Txapelketa. Hala azaldu digu Agustin Olabek, txapelketaren antolatzaileak: «lagun-talde baten afera izan zen, kargudunak ginela, herriko bestetan gure haur denborako jostaketak gogora ekarri eta erakusteko asmoa izan genuen».