Hainbat borroka eta mobilizazio izan dituzte hizpide pentsiodunek apirileko elkarretaratzean

Ttipi-Ttapa api 16, 13:00

Hilabeteko hirugarren astelehena izanda, elkarretaratzea egin zuten atzo Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Lesakako plazan egin zuten hitzordua eta eskualdeko eta Euskal Herriko bertze hainbat txokotako borrokez oroitu ziren. 32 lagun bildu ziren.

Lozy's lantegiko langileek manifestazioa eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa api 16, 10:00 Baztan   Elizondo

Bigarren greba hilabetean, Lekarozko Lozy's Pharmaceuticals enpresako langileak Elizondoko karriketara aterako dira bertze behin, hitzarmen propioa eskatzeko. ELA sindikatuak deitua, herriko plazan bilduko dira apirilaren 19an 18:00etan.