mar 28, 09:00 Bortziriak Bera
Apirilaren 2an hasi eta zazpi hilabetez auzoa eraldatzeko lanak eginen dituzte Berako Kanttonberri karrikan eta inguruetan. Sasoi enpresa arduratuko da lanak egiteaz, eta lanek iraun bitartean hainbat eragozpen izanen dira inguruan
mar 28, 08:00 Bortziriak Lesaka
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute larunbatean, martxoaren 30ean, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».