Oaia Peruarena margolari beratarrak erakusketa ireki du

  Kultura  Bortziriak  Bera

Oaia Peruarena margolari beratarrak erakusketa ireki du

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai daude bere tailerrean

Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai daude uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean egin zen margo erakusketaren irekiera ekitaldia eta hainbat artista eta ezagun bildu ziren. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak. Erakusketa gehien bat tintaz egindago lanez osatua dago, baina olioz egindako zenbait lan ere ageri dira.

Kontrabandoa, gaueko ibilaldiak eskaintzen hasiak dira Etxalarren

  Gizartea  Bortziriak  Etxalar

Kontrabandoa, gaueko ibilaldiak eskaintzen hasiak dira Etxalarren

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan 21:00etan plazatik abiatuta 

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan, 21:00etan plazatik abiatuta, kontrabandoko ibilbidea egiteko aukera eskaintzen hasiak dira Etxalarren. 3 ordu irauten du ibilaldiak eta 8 kilometroko luzera du. 

Inoiz baino neska-mutiko gehiago daude Lesakan Erriberako Futbol Eskolaren Campusaren lehen txandan

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Inoiz baino neska-mutiko gehiago daude Lesakan Erriberako Futbol Eskolaren Campusaren lehen txandan

Aste honetako txandan 11-12 urteko 92 neska-mutiko ari dira 

Erriberako Futbol Eskolak hogeita bosgarren urtez antolatu duen kanpusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan, hamaseigarren urtez segidan Lesakan. Chus Rodriguez arduradunak aipatu digunez, hameka eta hamabi urte arteko 92 neska-mutiko ari dira uztailaren 10etik 16rako aste honetan. 

Karmen Etxalarkoa pastoralerako sarrerak salgai jarri dituzte

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Karmen Etxalarkoa pastoralerako sarrerak salgai jarri dituzte

 

Irailaren 16an eta 17an, larunbat eta igande arratsaldeko 3:30ean izanen dira emanaldiak frontoian

Bi hilabete falta dira Karmen Etxalarkoa pastoralaren estreinaldi handirako eta etxalartarrek lanean segitzen dute irailaren 16 (larunbata, 15:30ean) eta 17ko  (igandea 15:30ean) agerraldiak prestatzen. Egun horietarako sarrerak ere salgai jarri dituzte dagoeneko.

Guttiago falta da 2018ko Sanferminetarako Lesakan

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Gaixoa Ni kantatuz bukatu dira Lesakako Sanferminak eta hortaz, 2018koetarako guttiago falta da. Aitzinetik, bestetako hondar egunean 'Reziklator' ikuskizunarekin gozatu zuten neska-mutikoek Harriondoa inguruan eta Txakaingo jautsiera egin zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

San Fermin bezperako tanborrada

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Lesakako San Ferminei errepasoa irudietan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Lesakako San Ferminei errepasoa irudietan

Lesakako txupinazoa 2017

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

»» Ikusi argazki guztiak (68)

Lesakako peñen eguna 2017

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Familia barnetegia antolatu du AEK-k Arantzan lehenbiziko aldiz

  Gizartea  Bortziriak  Arantza

Familia barnetegia antolatu du AEK-k Arantzan lehenbiziko aldiz

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendo­tzeko, familia barnetegiak antolatu dituzte uztailaren 3tik 14ra. Familiak elkarrekin daude barnetegian eta begirale-hezitzaileek seme-alabak zaintzen dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Hurrengo hiru hamabortzaldietan, abuztuaren akabera arte, euskara ikasteko, hobetzeko eta praktikatzeko euskalduntze barnetegiak antolatu dituzte.

N-121-A errepidean hobekuntzak eskatu dituzte Bortzirietako txirrindulazaleek Nafarroako Parlamentuan

  Gizartea  Bortziriak

N-121-A errepidean hobekuntzak eskatu dituzte Bortzirietako txirrindulazaleek Nafarroako Parlamentuan

Bide berdea egokitzea eta bidebazterrak garbitzea eskatu dute, bertzeak bertze

Bortzirietako Urtxintxa txirrindulari taldeko Patxi Etxenike eta Mikel Gomez Nafarroako Parlamentuan izan ziren ekainaren 30ean, N-121-A errepidean Sunbilla eta Behobia lotzen dituen zatian hobekuntzak eskatzeko. 

Laneko heriotzak ez errepikatzeko bitartekoak ezartzea exijitu du LABek

  Gertaerak  Bortziriak  Lesaka

Ekainaren 21ean, Lesakako mendietan zuhaitzak botatzen ari zela hildako Doneztebeko langilearen heriotza salatu du

Joan den ekainaren 21ean, Lesakako mendietan, zuhaitzak botatzen lan egiten zuen 57 urteko Doneztebeko langile bat hil zen. Laneko heriotzak ez errepikatzeko bitartekoak ezartzea exijitu du LAB sindikatuak.

Gavarnie eta Taillonera mendi irteera eginen dute uztailaren 15ean Beran

  Kirola  Bortziriak  Bera

Gavarnie eta Taillonera mendi irteera eginen dute uztailaren 15ean Beran

Bi urtero bezala, Agerra Mendi taldearen eta Manttaleren eskutik 

Bi urtero bezala, Berako Agerra Mendi Taldeak eta Manttalek mendi irteera bat antolatu dute Gavarnie eta Taillonera, Piriniotan. Txango hau uztailaren 15ean eginen da eta parte hartzean interesatuta dagoen orori zuzenduta dago. Agerra Mendi Taldeak eta Manttalek, bi mailetako bi irteera desberdin prestatu dituzte. 

Pello San Millan arizkundarraren marrazkia Berako bestetako programaren azalerako

Pello San Millan arizkundarraren marrazkia Berako bestetako programaren azalerako

  Gizartea  Bortziriak  Bera

400 euroko saria eskuratuko du lehiaketa irabazi ondotik 

Pello San Millan arizkundarraren marrazkia izanen du aurten Berako bestetako programaren azalak. Kukaña ageri den marrazki koloretsuaren truke 400 euroko saria jasoko du. 

Plisti-Plasta liburudategia martxan jarriko dute uda honetan ere Igantzin

  Gizartea  Bortziriak  Igantzi

Plisti-Plasta liburudategia martxan jarriko dute uda honetan ere Igantzin

Uztailean eta abuztuan, astegunez 17:00etatik 19:30era igerilkuan

Aurreko udan bezala, aurten ere, Igantziko herritar talde batek igerilekuan liburutegi zerbitzua martxan jarriko du. Uztailean eta abuztuan eskainiko dute eta eguraldi ona dagoen egunetan muntatuko dute (asteburuetan eta besta egunetan izan ezik), arratsaldez 17:00etatik 19:30era. 

Berako bestetako danborradan izen emateko aukera ireki dute

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Berako bestetako danborradan izen emateko aukera ireki dute

Abuztuaren 4an, 12:30ean eginen da Herriko Etxeko Plaza eta Altzateko plaza artean

Joan den urtetako Berako bestetan berreskuratutako danborradak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere danborrada eginen dute Beran. Abuztuaren 4an, ortziralearekin izanen da, 12:30ean hasita. Lixoia, Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena.

Berako Kultur Etxeko kanpoko aldean dagoen armarria berritu dute Toki Onako ikasleek

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Berako Kultur Etxeko kanpoko aldean dagoen armarria berritu dute Toki Onako ikasleek

Duela 20 bat urte egin zuten ikasleek eta orain azulejo berriak paratu dituzte

Berako Kultur Etxeko kanpoko aldean dagoen armarria zaharberritu dute Toki Ona institutuko ikasleek. Armarri hau Toki Ona Institutuko ikasleek egindakoa zen, duela hogei bat urte, bainan geroztik hondatua eta azulejo batzuk galdurik zituen.

Nabarmenak

Zorion agurrak