[BIDEOA] Berako Mendi Maratoi Erdiko irteera eta iritsiera bideoan

Ttipi-Ttapa api 16, 19:00 Bortziriak   Bera

Igandean jokatu zuten Berako Mendi Maratoi Erdiaren 18. edizioa. 497 lasterkarik hasi zuten lasterka eta Iñaki Olano eta Maddalen Jimenez nagusitu ziren. Irteeraako, iritsierako eta podiumeko irudiekin bideoa osatu du TTIPI-TTAPAk.

Garazi Arrula idazlearekin literatura geraldia izanen dute Beran larunbatean

Ttipi-Ttapa api 16, 19:00 Bortziriak   Bera

Literatura Geraldien zikloari segida emanez, apirilaren 20an, larunbatean, 10:30etan Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuari buruz ariko dira Berako Liburutegian. Ipuin liburua da 'Lurraz beste', eta iazko udaberrian kaleratu zuen Arrulak.