Aurtengo inauteriak ate joka heldu dira Igantzira ekitaldiz gainezka

Bortziriak Igantzi

Hilaren 22 eta 23an izanen dira aurten inauteriak Igantzin. Ibilbidea Berrizaundik hasiko dute ortzirale goizean mozorroek, eta, auzoz auzo ibili ondotik, larunbat ilunabarrerako herrian izanen dira. Haurrek, berriz, inauterietaz bi aldiz gozatzeko aukera izanen dute. 
Berako bestak antolatzeko lehen bilera irekia eginen dute otsailaren 20an

Bortziriak Bera

Asteazkenean 19:00etan Beralandetan  Oraindik urruti daudela iruditu arren, 2019ko bestak prestatzen hasteko tenorea dela jakinarazi dute Berako Kultur Batzordetik. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin dute, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da. Bilera asteazkenean izanen da, otsailak 20, 19:00etan Beralandetan. «Gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik!», diote Kultur Batzorderik