api 18, 18:00 Bortziriak Arantza
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, heldu den asteartean, apirilaren 23an, gatazken kudeaketari eta elkarbizitza sustatzeari buruzko hitzaldia eginen dute Arantzan, eta parte hartu nahi dutenek bihar izanen dute izena emateko hondarreko eguna.
api 18, 13:00 Bortziriak Arantza
Bortziriak Dantzan hitzorduak Arantzan geldialdia eginen du larunbat honetan, apirilaren 20an. Baztango Fanfarrearen doinuekin batez ere mutxikoak dantzatuko dituzte, baina baita fandangoak, arin-arinak, polkak eta bertze hainbat dantza ere. Saioa 18:00etan hasiko da plazan.